XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azken hiruhilabeteko zatian agertzen dira horretarako orientabide batzuk.

Baina inoiz ez dugu ahaztu behar ez garela antzerki serio bat egiten ari.

Haurrak ez ditugu antzezle erakargarri bezala hartu behar, hezitzen ari diren norbanakoak bezala baizik.

Beste gauza guztien gainetik pertsonaren adierazpidea eta sormena garatzea bilatu behar dugu..

Beraz, helburuak hauek dira:

- Behaketa, hautematea (pertzepzioa) entzunketa eta hausnarketa-gaitasuna.

Besteekiko adierazpide eta komunikazio gaitasuna, lengoaia ezberdinen bidez.

- Adierazpide horiek haurrengan bizkortzen duten sormena.

- Norberaren buruaren, besteen eta beren inguruaren ezagutza.

- Azken batean pertsona errezeptiboa, sentibera, kritikoa, sortzailea, hitzaren zentzu zabalenean, bere adierazpide osoa eta besteekiko komunikazioa erraztuko dien tekniken ezagutzailea heztea nahi da.

Beraz, pertsonaren hezkuntza osoaren barrutian gabiltza.

Adierazpen-azalpen hauek askeak eta jolasean oinarrituak izan behar dute, baina aldi berean ez dute ahaleginaren eta lanaren aurka egon behar, beti ere adinaren eboluzioa kontuan hartuz.

Adierazpide Dramatikoak badu beraz garrantzizko edukin ludikoa eta fantastikoa, baina jolas guztietan bezala baditu bete beharreko arauak eta ikasteko eta hobetzeko posibilitateak.

Gauza ez da nolanahi, noizik eta behin jolastea, baizik eta adierazpen-askatasuna irakasleak bidera dezake, norabidetu eta hezi beraren eraginkortasun haundiena lortzeko.

Bestalde, gai honetan eta adin honekin haurrek izan behar dute protagonista.

Lan-koadernoak beroiei zuzenduta daude.

Dena dela, irakasleak alboan egon beharko du beharrezkoa denean jolasak zuzentzeko, jolasetan parte hartzera bultzatzeko eta, batez ere, gai bakoitzarekin zer lortu nahi dugun eta nondik nora goazen jakiteko.

Irakasleari ere komeni zaio neska-mutilei fitxa bakoitzean ematen zaizkien orientabideak irakurtzea.

Honez gain, irakasleak neska-mutilez osaturiko taldeak zuzentzen, animatzen, martxan jartzen eta behatzen saiatu beharko du.

Azken batean irakasleak ezagutzen baitu ongien taldea eta berak hartu beharko ditu erabakiak.

Berriro diogu, arlo honetan protagonismoa ikasleari dagokio.

Eta ahal duen neurrian irakasleak behatzen, erne, animatzeko prest... egon beharko duela ikasleen alboan.

2.- HIRUGARREN ZIKLOKO EDUKINAK

2.1.- Kontzeptuak

Adierazpen librea.

Fantasia.

Irudimena.

Bapatekotasuna.

Imitazioa.

Antzematea.

Zentzumenezko somaketa (entzumenezkoa, ikusmenezkoa, ukimenezkoa).

Higidura.

Higidura ezberdinak.

Erritmoa.

Arnasketa.

Erlajazioa.

Keinua.

Keinu ezberdinak.

Soinua.

Soinu ezberdinak.

Ahotsa.

Ahoskera.

Intonazioa.

Isiltasuna.

Mimoa.

Oroimenak.

Gai erreala.

Asmatutako gaia.

Zerbait oinarritzat hartzea.

Pertsonaia.

Interpretazioa.

Karakterizazioa.

Makilaia.

Mozorroa.

Maskara.

Liskarra.

Espazioa.

Denbora.

Liskarraren moldaketa: amaiera.

Argudioa.

Gertaera.

Istorioa.

Ipuina.

Eszenaratzea.

Eszenografia.

Apaingarriak.

Argiztapena.

Argia.

Material baztergarria.

Dekorazioa.

Txotxongiloa.

Telesaioa.

Irratia.

Iragarkia.

Egunkaria.

Albistea edo berria.

Antzerkia.

Zinea.

Bideoa.

Euskal Herriko Ondarea (Kondaira, hizkorapiloak, mitoak, atsotitzak, bertsoak, kantuak, olerkiak).

Izenburua.

Antzezlana.

Antzeztaldea.

Egilea.

Antzezlea.

Teknikaria.

Zuzendaria.

Iritzia.

Kritika.

2.2.- Prozedurak

- Denon artean jolasak aurrera eramateko beharrezkoak diren arauak erabaki eta idaztea.

- Ikastaroan zehar taldeko jokabidea aztertzea.

- Bere gorputza eta bere adierazpen ahalmenak ezagutzea.

- Zentzumenak ezagutu eta garatzea: usaimena, ikusmena, entzumena, dastamena eta ukimena.

- Tinkatze-erlajazio-arnasketa iharduerak burutzea.

- Beste pertsonak, hauen izakerak, egite moduak eta beren mugimendu ahalmenak begiztatu, ezagutu eta irudikatzea.

- Bere errealitatea eta ingurua begiztatu eta somatzea eta zenbait gai, bai errealak nola irudimenezkoak, asmatu eta proposatu ahal izateko irudimena garatzea.

- Gai horiek jolas mailan burutzea bapatekotasunaren teknika erabiliz.